HISTORIA

Idiazabal gazta

queso-idiazabalParke Naturalak, belardiak, ardiak, txabolak, artzaiak eta azkenik Idiazabal gazta. Nork daki nola bururatu zitzaion lehen gaztagileari, nahasketa hori egitea, istripuz egin zuen esnea gatzagiaz nahigabe nahastuz? Ez dugu inoiz jakingo baina mila esker.

Idiazabal gazta, etxeko gazta, artisau gazta....gure egunetara heldu da eta egunez egun hobetzen jarraitzen du artzai, gaztagile eta sektoreko profesionaleei esker.

Idiazabal gazta, Goierriko herri txiki bati izena zor diona, artisau erara egin izan da betidanik, ia inongo aldaketarik gabe, 8.000 urte luzeetan zehar. Neolitiko garaitik hasita, artzai eta ardiak, urte sasoiak zehazten dituen ibilbide zaharrak egiten jarraitu dute: mendiko eta alturako belazeak udaberri, udara eta udazkenean eta beko haranak neguan, adaketarik jasaten ez duen elementu naturalaren zikloa aprobetxatuz.

Ardi latxa, jezteko ardi bat da eta urte sasoiko kantitate mugatua ematen du (100 litro inguru sasoiko, otsailetik ekainera) baina kalitate handikoa. Animali gogorra da, bazka trasformatzaile ona eta arkumeak hazteko aproposa. Baina ardi latxak eskaintzen duen kalitatezko esneaz gain, beste ardiak eskeintzen ez dituzten zenbait gauzetan dute balio erantsia.