Gabiria

Gabiria

Gabiria
Gabiriko ikuspegi panoramikoa

Gabiria landa eremuko herrixka bat da, Donostia-San Sebastián-etik 37 minutura dago eta Goierriko muino batean aurkitzen da. Esaerak honela dio: “Gabiri: toki guztietatik agiri”.

Paraje ederrak ikus daitezke bertatik: Aizkorri, Aralar, inguruko zenbait herri txiki, ... Andra Mariaren eliza nagusia, Udaletxea, ostatua (armarri eta guzti) ditugu herriko eraikin aipagarrienak.

Aizelekuren magalean Aztiria auzoa dugu: hemen, pagoen itzalpean, Santa Marinaren baseliza dago. Herriaren beste aldean Alegia auzoa dugu; bertan XV-XVI. mendeko urkabe paregabea dago: Gipuzkoan bizpairu besterik ez diraute zutik (garai bateko gaizkileak zigortzen omen zituzten urkabe hauetan).

Gabiriko webgunea

  • Gabiria
    Gabiriko baserria
  • Gabiria
    Borda Gabirian
  • Gabiria
    Gabiriako Santa Maria eliza
  • Gabiria
    Gabiriako larreak