VITORIA-GASTEIZ

Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteiz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua da. Bide garrantzitsuen arteko bidegurutzean kokaturik, hirian nabarmena da oraindik ere Erdi Aroko kutsua eta alde zaharra.

Ipar penintsulako Erdi Aroko hirigune ederrenetako bat ezagutuko duzu, non hiribilduak Erdi Aroko egitura bera mantentzen bait duen. Ezagutu ezazu hiriaren historia, eta Ken Follet bezalako mundu osoko idazleak iradoki dituen Santa Maria-ko katedrala ezagutuz: lanetan ezagutuko duzun katedral bakarra izango da.

Disfruta ezazu 2.012. urtean Green Capital izan zen hiria, pertsona bakoitzeko berdegune eta lorategiez estalitako azalerarik handiena (42 metro karratu biztanle bakoitzeko) duen europear hirietako bat delarik. Euskadiko hiriburuan parke eta berdeguneez estalitako hamar milioi metro karratu baino gehiago dituzu paseatu, bizikletaz ibili, hegaztiak behatu, etab. egiteko.

Vitoria-Gasteiz, Goierri eskualdetik 50 minutura aurkitzen da, Goierri Euskadiko bihotzean kokatzen baita. Goierri bezelako eskualderik ez duzu aurkituko, bertatik Euskadi osoa ezagutzeko txangoak egiteko orduan.

plaza-virgen-blanca-donostia