SARA

Sara

Sara Goierri eskualdetik 70 minutura aurkitzen da.

Esaera zahar batek dioen bezala, Saran denbora gelditu egiten da. Bere artxibategiak erre zituztenez Frantziar Iraultzan, herri honen jatorria ezezaguna da; Larrun mendiaren oinetan kokatuta, Pirinioetako lehen mendia, haizeak Kantauri itsasoko kresal usaia gerturatzen du herrira.

Frantziako herri ederrenetariko bat bezala izendatuta, arteari eta letra munduari lotutako hainbat pertsona erakarri ditu historian zehar. Herria bisitatu edo bertan bizi izan diren pertsonen artean, Napoleon III.a eta bere emaztea Eugenia de Montijo, Winston Churchill edo Luis Mariano aipa daitezke. Hala ere, maitasun handiagoz goraipatzen dira Axular apaiz-idazlea eta Joxe Miguel Barandiaran, bertako historia berreskuratzen saiatu zena.

Sarak bere herri guneko edertasuna, ohiko komunitate baten baloreak eta ondare natural baten baloreak mantentzen jakin izan du. Hariztiak ezagutzeko ibilbideak, kobazuloetako multimedia sistemak eta Larrun mendira igotzen den funikularrak besteak beste, Sarako bisita gomendagarri bilakatzen dute.

Sare