DONIBANE GARAZI

Donibane Garazi

Donibane Garazi Goierri eskualdetik 90 minutura aurkitzen da. 

Mendiz inguraturik eta Errobi ibaiaren ur gardenen aldamenean aurkitzen da ezin ahaztuko dugun herri eder hau. Dudarik gabe, legendako leku bat. 

Bere Erdi Aroko kale eta turismoaren arteko kontrastea aipagarria da. Kale zaharrak harri arrosaz, zubi zaharra, zitatela eta elizarekin osaturik, lasai egoteko gune ederra bilakatzen dute Donibane Garazi. 

Donibane Garazi koloreztatzen duten bi egun nagusienak, uztailaren 15a (Juan de Maiorga martiaren eguna) eta abuztuak 15 (iñauteriak) dira, non euskal kultura eta folklorea kaleak koloreztatzen dituzten kantaldiekin, pilota partiduak, sokatira eta harrijasotzaileak ikus daitezkeelarik. Arreta deitzen duen gauza bat, euskaraz hitz egiten duen jende kopuruari dagokio: jatorriko hizkuntza da baina historiako gertakarien ondorioz, indarra galdu du.

Ez da ahaztu behar, Donibane Garaziren berezitasun nagusienetariko bat bertatik pasatzen den Santiago Bidea dela eta bertatik hartzen dela Orreagarako bidea.

donibane garazi