BIARRITZ

Biarritz

Biarritz Baionatik 10 minutura dago, Goierri eskualdetik 65 minutura eta Pirinioen hasieratik 40 minutura.

Biarritz Iparraldeko herririk ederrena da dudarik gabe eta baita turismo gune garrantzitsuena ere. XIX. mendean, kostalde eder honek Europako erregetza erakartzea lortu zuen eta Napoleon IIIak bere udako gortea Biarritzera eraman zuenean lortu zuen garairik oparoena. Beranduago, Belle Époque urte txoroetan, beste era bateko luxuzko turismoari egokitu zitzaion txanda. Ez da beraz harritzekoa, hiriari edertasuna ematen dioten eraikuntza gehienak sasoi honetakoak izatea. Nahiz eta hiri garestia dirudien, plazer bat da oinez ezagutzea eta gainera, hau doainik da. Asko dira bisita daitezkeen lekuak: Birjinaren arroka, portu zaharra, Itsas Museoa, arrantzaleen portua, teh Roug Rock, hondartza haundia, Palais Hotela, Clemenceau plaza, Kasinoa, gaztelu eta palazioak. Alderdi guztietan, luxua eta edertasuna ageriak dira Biarritzen.

Biarritz