GUGGENHEIM

Guggenheim Museoa Bilbao

Eraikuntza bera bakarrik, museoa den museoa. Bilboko Guggenheim museoaren eraikuntzak, 1.993 eta 1.997. urteen artean eraikia eta aukeratutako lekuak, aintzinako portu industiralaren kaian, Bilboko itsasadarraren berreskuratzea lortu zuen eta kultura eta aisialdirako berreskuratzea lortu zuen hiriarentzat.

Eraikina titaniozko 33.000 xafla mehez osaturik dago eta hauen akaberak efektu zimurtsu bat eragiten diote, izan ere, unean uneko eguraldiaren arabera tonuz aldatzen dira. Eraikinean erabilitako beste bi materialak, kareharria eta beira, ondo baino hobeto daude egokituta, eta oso ikusgarri bihurtzen dute eraikinaren diseinua. Izan ere, gaur egun, hiriaren benetako ikur bihurtu da mundu osoan.

Museoaren barrukaldea, oso espazio handia eta argia da, bolumen kurbatuak ditu, eta beirazko gortina-hormen eta sabaileiho handi baten bitartez lotzen ditu eraikinaren kanpokaldea eta barrukaldea. Erdiko atrio honen inguruan antolatuta daude Museoko hiru solairuak; horiek, pasabide okerrek, titanio eta kristalezko igogailuek eta eskailera-dorreek uztartzen dituzte. Museoa osatzen duten 20 erakusgelak, Guggenheim fundazioaren erakusketak nahiz kanpoko erakusketa ibiltariak jasotzen dituzte. Arte berritzailearen maitaleentzat, dudarik gabe munduko museorik ederrenetakoa da.

Guggenheim museoa Bilbo hirian kokatzen da eta Goierri eskualdetik ordu bakar batera aurkitzen da, Goierri eskualdea Euskadiko bihotzean aurkitzen baita. Hau bezalako lekurik ez duzu aurkituko, Euskal Herri osoa ezagutzeko txangoak egiteko leku ezin hobean aurkitzen denik.

guggenheim-bilbao