GIPUZKOAKO KOSTA

Gipuzkoa costa

Gipuzkoako kosta eguzki eta hondartza turismorako leku aproposa izateaz gain, Gipuzkoako kosta hori baino askoz gehiago da. Gipuzkoako kostaldea, bertatik paseatzeko leku aproposa da, bertan aurkitzen diren 17 hondartzeei esker, ia guztiak herri eremuetan kokaturik daudelarik. Gipuzkoako kostaldeak 86 kilometro ditu luzeran eta hondartzak eta ondarlekuez gain, herriak eta itsaso bazterrean aurkitzen diren mendiekin txandakatzen dira bertako paisaiak.

Kostaldeko herriak, gehienak ibaien bokaletan, nortasun berezi bat dute eta ikusteko leku interesgarri ugari. Guztiak ere, Mutriku, Deba, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio eta Hondarribia, bisita bat merezi dute. Hondarribian, aipagarriak dira bere alde zaharra eta itsas ibiltokia; arrantza esentzia eta giroa ageri dira Getaria, Mutriku eta Pasai Donibane herrietan eta Zarautzen bere itsas ibiltokia eta bere hondartza eta surfarekin duen harremana.

Gipuzkoako kosta landa eremu bat da aldi berean eta bertan aurkitzen dira Aiako Harria eta Pagoetako Parke Naturalak. Paisaia barietateak, xarma haundiko eremuetatik pasaia industrial batera eramango gaitu, Pasaiako portura adibidez. Gipuzkoa anitz honetan, izen haundiko museoak ere aurki ditzakegu, Getariako Balenziaga museoa eta Donostiako Aquarium-a adibidez.

Gastronomia, Gipuzkoa guztian eta Goierrin bezala, ezinhobea da. Arrain freskoa eta Getariako txakolina izanik produktu gogokoenak, oroitzapen ederrak jasoko dituzu.

Gipuzkoako kostako edozein puntu, Goierriko eskualdetik 30-40 minutura aurkitzen da, Euskadi ezagutzeko bisitak prestatzeko eskualde ezinhobea.

costa-gipuzkoa