FLYSCHAREN IBILBIDEA

Flyscharen Ibilbidea

Zumaia eta Deba artean dagoen eta 8 kilometro luzera duen kosta, mundu mailan garrantzi geologiko haundia duten itsaslabarrez osaturik dago. Flysch-ean, lurraren historiaren gertaera eta hondamendi garrantzitsuak seinala ditzakegu, mundu mailan gertatutako azken desagertze handia barne. Horregatik, zenbait geruza planetaren denbora geologikoaren nazioarteko erreferentzia izateak ez gaitu harritu behar.

Horregatik, mundu guztiko geologoek bisitatzen dute eta 2.010. urtean babesturiko biotopoa izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Guztira 4.300 hektareako itsas eta lur eremuak ditu eta Euskadiko 4. biotopoa da.

Flysch-a Goierri eskualdetik 40 minutura aurkitzen da, bertatik eta ordubeteko erradion mugituta, Euskal Autonomia Erkidego osoa ezagutzeko aukera dugu.

flysch-turismo