DONOSTIA

Donostia-San Sebastián

Donostia-San Sebastián Gipuzkoako hiriburua izanik, Europan dagoen hiri ederrenetariko bat dela esan daiteke. Kantauri itsasoaren oinetan aurkitzen da, eta ezohiko jarduera kulturala duen hiria da duen biztanleria kontutan izanda. La Bella Easo edo Kantauriko Perla ezizenez ere ezaguna da hiri hau eta Gipuzkoa nahiz Euskal Herria bisitatzen duen edonork ezagutu beharko lukeena.

Arrantza herri gisa sortu zen, eta merkataritza hiri eta gotorleku militar gisa hazi zen 1.813an ia erabat suntsitu arte; ondoren erregeen oporren babesean, zerbitzuen hiri gisa berpiztu zen. Isabel II.ak Donostia aukeratu zuen oporretako egoitza gisa.

Goierri eskualdetik 30 minutura bakarrik aurkitzen da eta berriz ere Gipuzkoako aniztasuna uzten digu nabarmen, 30 minutu eskasean 2 Parke Natural dituen eskualde batetik, Gipuzkoako kostaldeko hiri ederrenetariko batetara igaroz.

ondarreta-la-concha