BILBO

Bilbo

Bizkaiko golkoan kokaturik, Kantauri itsasoko oinetan, Euskal Autonomia Erkidegoan jende gehien bizi den hiria da. Bertan Estatuko iparraldeko itsas portu garrantzitsuenetako bat aurkitzen da, Bilbo XIX. mendean burdingintzaren industrian izan zuen garrantziaren erakusgarri.

Gaur egungo Bilbo, hiri baten birmoldaketa eta bersortzearen adibide da, garai batean hiri industrial zena, gaur egun ezagutzea benetan merezi duen hiria bihurtu delarik. Guggenheim museoa buru duelarik, hiriaren nortasuna mantentzen duen parte zaharra ikus dezakegu eta eraldatuta dauden ingurune berriak, aintzinako nahiz gaur egungo arkitektura desiragarri batetaz disfrutatzeko aukera emango digu.

Bilbo, Goierri eskualdetik ordu bakar batera aurkitzen da, Goierri eskualdea Euskadiko bihotzean aurkitzen baita. Hau bezalako lekurik ez duzu aurkituko, Euskal Herri osoa ezagutzeko eta txangoak egiteko leku ezin hobean aurkitzen denik.

museo-guggenheim-bilbao