BALENCIAGA MUSEOA

Museo Balenciaga

Cristobal Balenciaga Eizaguirre Getaria-n (Gipuzkoa) jaiotzen da 1.895. urtean. Bere ama Martinaren eskutik hasten da josten, honek herriko jende garrantzitsuarentzat egiten bait ditu joste lanak, Torre Etxeko markesentzat adibidez. Markes hauen gustu onak eta Paris eta Londres bezalako hirietan erositako arropa ederrak, goi joskintza munduan aditu izatera eramaten dute.

1.907. urtean Donostia-San Sebastian hirira joaten da eta bertako establezimendu nagusienetan ikasten hasten denetik, bere ibilbideak goruntz egiten du Europako modista garrantzitsuena izan arte eta Donostia-San Sebastián, Madril, Bartzelona eta Paris-eko hirietan dendak irekiz.

Balenciaga museoa Getaria herrian dago kokaturik. Aldamar jauregiaren ondoko eraikin berri batean dago, Getariaren gainean dagoen mendixka batean kokatutako eta Casa Torres-eko markesen bizilekua izan zena. Haiek Belgikako Fabiola erreginaren aiton-amonak ziren eta Balentziagaren mentore ere izan ziren, haren lehenengo karrera urteetan.

Cristobal Balenciaga Museoaren bildumak 1.200 pieza inguru dauzka eta Balentziagaren sorkarien munduko bilduma handiena izateaz gain, garrantzitsuena ere bada, hala hedadura kronologiko zabalarengatik, nola berau osatzen duten piezen kalitatearengatik. Garrantzi horrek nazioarteko moda bildumen artean leku pribilegiatuan kokatzen du. Museoan errekuperazio eta mantentze lan izugarriak ere egiten dira Cristobal Balenciagaren nahiz beste disenatzaileen artelanetan.

Balenciaga Museoa, Getaria herrian kokaturik dago, eta Goierri eskualdetik 40 minutura aurkitzen da. Goierri eskualdea leku paregabea da bertatik abiatuta Euskadi ezagutzeko eta txangoak egiteko.

cristobal-balenciaga-museoa