Erdi arora bidaia

Erdi arora bidaia

Beasain
Igartzako Multzo Monumentaleko Igartzako Jauregia

XIII. mende erdialdera, 1.256an, Alfonso X.a Jakintsuak Tolosa, Ordizia eta Segura eratu zituen, Gaztela eta Nafarroako erresumen arteko muga berrian kokaturiko 3 defentsa leku.

Denboran atzera egiten lagunduko digun ibilbidea Ordizian hasiko dugu, Erdi Aroko Villafranca, bere alde zaharra ezagutuz. Garai bateko harresia eta zaintze dorreak osatzen zituzten harriak ukitu ahal izango dituzu eta Erdi Aroko herri honen iragan distiratsura gerturatuko gaituzten eraikin nagusienak ezagutzeko parada ere izango duzu.

Bidai honen hurrengo geltokia Beasain izango da eta Igartza Multzo Arkitektonikora hurbilduko gara, Erdi Aroko jauntxo garrantzitsuenetariko baten bizilekua. Bere jauregi, errota, ola, zubia … ezagutuko ditugu.

Bazkalostean ibilbidea Segurako herri ikusgarrian bukatuko dugu. Bertan Euskadiko etxebizitzarik zaharrenetariko bat ezagutzeko aukera izango dugu, XVI. mende hasieran eraikia, egurrezko egitura duena eta gure arbasoen bizimodua ulertzen lagunduko diguna. Garai bateko harresiaren ateetatik sartu eta irteteko aukera dugu eta elizaren erretaula barrokoak aho zabalik utziko gaitu.

Ordizia (maiatza) eta Segurako (uztaila) Erdi Aroko festetan, garaiko jantziekin mozorrotu eta festako partaide izateko aukera izango duzu, benetako Erdi Aroko herri bihurtzen diren festa hauetan.