Europako errepide sareen ardatz nagusienetako baten barnean kokatzen da Goierri:
Hain zuzen ere, Europa erditik abiatuz Irundik barrena penintsulan barneratzen den errepidea, berau Madrilera eta Portugalera doalarik N-1 errepidearen bitartez.
Bestalde, Goierri penintsularen iparraldearekin ere lotuta agertzen zaigu Bilborako errepidearekin Iruñea eta Zaragozan barrena.
Trenari dagokionez, Goierri, Europa eta Madril lotzen dituen trenbidearen alboan kokatzen da eta penintsulako beste puntuekiko loturak ere baditu.
Errepidez, Donostiatik zein Gasteiztik bertaratu daiteke Madril eta Irun lotzen dituen N-1 errepidean barrena. Bilbotik, berriz, Durango (edo Eibar) eta Beasain lotzen dituen errepidearen bitartez; eta Iruñeatik (A-10) Irurtzun-Ataun loturaren bitartez.
100 kilometroko erradioan bost aireportu ditu: Hondarribiakoa-Donostian, Foronda-Gasteizen, Loiu-Bilbon, Noain-Iruñean eta Biarritzen.
Bestalde, autobus lineei dagokienez, ondorengo leku hauetatik irtetzen dira autobusak Goierriruntz:
Madrildik (Madril-Donostia linea).
+ Continental Auto Autobusak. Tel.: 943 46 90 74
Iruñeatik (Eibar-Iruñea linea) Bilbo (Bilbo-Tolosa linea) eta Arrasate (Arrasate-Donostia linea).
+ PESA Garraioak. Tel.: 943 46 39 74
Haranaren barnekaldean Goierrialdea linea erabil daiteke edozein herritara gerturatzeko.
+ Goierrialdea. Tel.: 943 88 59 69