Bolo jokoa Goierrin

Bolo jokoa Goierrin

Zerain
Bolari bat

Boloen jolasa oso zabaldurik dago Euskal Herri guztian, baina joko honetako hainbat jolas mota desagertzear daude. Hala eta guztiz ere, Zerainen eta Seguran, Gipuzkoako bihotzean, oso errotuta dagoen jolasa da eta oraindik bizirik dirauten euskal ohituretan murgilduko gaituena. 

Bolari aditu batek erakutsiko dizkizu bolo gehien botatzeko behar diren teknikak eta gakoak, eta ohiturak dioen bezala, behin probako tiraldi baten ostean, zure gaitasuna erakutsi beharko duzu txapelketa batean parte hartuz, beti ere ondo pasatzeko helburuarekin: irabazten baduzu ondo, eta galtzen baduzu hobe!! 

Nola ez eta bertako ohiturak berriz ere jarraituz, hamaiketako batekin bertako produktuak dastatuz emango diozu amaiera esperientziari: sagardoa eta gazta. Azken batean, boloen esentzia bere onenean.