Beasain

Beasain

Beasain
Igartzako Monumentu multzoa - Igartzako Jauregia

Beasain Goierriko udalerri handiena da eta 14.000 biztanle inguru ditu. A1 errepidean bertan dago Donostia-San Sebastián-etik 28 minutura.

Xarma gehien duen ingurua, Igartzako auzoan kokatzen den Igartzako monumentu multzoa da; bertara, Oria ibaiaren gaineko XII. mendeko zubi batetik sartzen da (hemendik Txindoki mendiaren bista ezinhobeak ikusiko ditugu) eta hau gurutzatu ondoren Igartza Jauregia (XV. mendekoa) topatuko dugu, gaur egun kongresu eta ekitaldi jauregi bezala eraldatuta dagoena, XIII. mendeko burdinola, XIII. mendeko errota (oraindik martxan dagoena) eta XVII. mendeko tolarea (aintzinako taberna, denda, ostatua eta hospitala), gaur egun Dolarea jatetxea eta hotela bertan daudelarik.

Beasaingo beste zenbait gune aipagarri: Loinazko San Martin eta Andra Mari Zeruratuaren Parrokiak, San Martin enparantza; Astigarreta auzoan Trikuazti I eta II tumuloak eta Larrarteko trikuharria, San Gregorio ermita eta Tourseko San Martin eliza; Arriarango auzoan, San Pedro eliza eta Aratz Matxinbenta auzoan San Martin eliza.

Beasaingo webgunea

  • Beasain
    Beasaingo Udaletxea
  • Beasain
    Beasaingo Udaletxea
  • Beasain
    Garin auzoko bista panoramikoa
  • Beasain
    Loinazko San Martin basilika