Ataun

Ataun

Ataun
Ataun San Gregorioko eliza

Ataun, Gipuzkoako herririk luzeena izateaz gain, azalera handienetakoa duena da. Euskal kulturaren patriarka izan den, Joxemiel Barandiaran jaunaren jaioterri eta bizileku ere izan da.

Aralarreko Parke Naturalaren erdia Ataungo lurretan dago eta Ataundik irteten dira aipatutako Parke Naturalera iristen diren bide gehienak, besteak beste, Lizarrustiko bidea. Hain zuzen ere, Lizarrustin dago Aralar Parke Naturaleko Interpretazio eta Harrera Zentroa, Aralar mendizerrako maketa bat ikusi daitekeelarik bertan; Lizarrustiko Parketxean, GR 283 edo Gaztaren Ibilbideari hasiera ematen zaio.

Nekazal giroko herri honek, bere biztanleria auzo desberdinetan sakabanaturik du: Aia, San Gregorio eta San Martin parrokien inguruan hain zuzen ere.

Ataungo herriak eraikuntza historiko ugari ditu, hala nola, San Gregorio auzoan dagoen Barandiaran Museoa, Euskal Mitologiaren Museoa, Donostia-San Sebastián-etik 42 minutura dagoena.

Ataungo webgunea

  • Ataun
    Sara baserria - Joxe Migel Barandiaranen etxea
  • Ataun
    Ataun San Martingo eliza
  • Ataun
    Ataungo baserria