Bizi ezazu mitologia lehen pertsonan: Aralarko Parke Naturala

Bizi ezazu mitologia lehen pertsonan: Aralarko Parke Naturala

Lazkaomendi
Joxe Migel Barandiaran Museoa

Ezagut ezazu euskal mitologiaren aberastasuna, mendez mende gorde diren erritoak eta elezaharrak. Jainkosak, hegazti oindun emakumezkoak, sorginak, basajauna…ezagutu itzazu hemengo elezaharrak, izaki horien bizitoki ziren mendiak eta bailarak, herri jakintzak gaur arte bizirik mantendu dituen mitoak. 

Ongi etorri fantasiaren mundu honetara, non pertsonaia harrigarrienak baitituzu zain basoaren bihotzean edo mendietako haitzuloetan. Euskal elezaharrak eta mitoak zain dituzu ingurune natural zoragarri batean. 

Bisitari ekiteko zoaz Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentrora: Lizarrustiko gainean daukazu. Zoaz puntu horretatik Lareoko urtegiraino eta har ezazu arnasa, birikak betean, ingurune natural garbi, pribilegiatu horretan. Gidari batek hainbat monumentu megalitiko erakutsiko dizkizu eta, pertsonaia mitologikoak aurkezteaz gainera, zenbait elezahar kontatuko dizkizu.  Interpretazio Zentro horretatik abiatuta ibilaldi antzeztu bat ere egin daiteke, haur eta gurasoentzat, izadiaren erdian; ibilbide jakin batetik joan ahala, istorio polit bat biziko duzue, basoko animaliak eta pertsonaia mitologiko batzuk protagonista direlarik. Utz iezaiozu Ramontxo basozainari parkeko bideak erakusten eta jentilak, lamiak eta inguruan bizi diren beste hainbat lagun aurkezten.

  • Ataun
    Joxe Migel Barandiaran Museoa
  • Ataun
    Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa
  • Aralar
    Lareoko urtegia Aralar Parke Naturalean
  • Lazkaomendi
    Txindoki Lazkaomenditik
  • Mitologiaren mundua gehiago ezagutu nahi baduzu, bisita ezazu, Ataunen, Jose Migel Barandiarani eskainitako museoa. Apaiz honek Euskadiko etnologia eta antropologia izan zituen aztergai bere bizi osoan eta arreta berezia eskaini zion euskal mitologiari. Euskal kulturaren aitatzat hartzen da Barandiaran. 

    Eguna amaitzeko Lazkaomendira gerturatzea gomendatzen dizugu Txindokiko ertzari begira, ilunabarraz gozatzeko. 

     

    Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa, Ataun (Lizarrusti) 

    Telefonoa: 943 582 069
    Email: info@lizarrusti.com
    Web: www.lizarrusti.com

     

    Barandiaran Museoa 

    Telefonoa: 943 180 335
    Email: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
    Web: www.ataunturismoa.net