Altzaga

Altzaga

Altzaga
Altzagako bista panoramikoa

Aralar Parke Naturaleko, Gipuzkoako mendi esanguratsuena den Txindokiko eta beste hainbat mendi tontorRen bista paregabeak eskaintzen dituen landa eremuko herri txiki bat da eta Donostia-San Sebastián hiritik 28 minutura bakarrik dagoena.

Altzaga izenaren esanahi etimologikoa, haltza zuhaitzaren lekua da. Herriaren armarrian, zuhaitzaren irudia agertzen da.

Eliza aurreko enparantzan 110en bat urte dituen artea dago eta beronen itzalean herriko zaindari den San Migel egunean (irailaren 29a) herriko jaiak ospatzen dira: herri kirolak, trikitilariak, bertsolariak eta abar izaten direlarik.

Herriaren goikaldean, Altzagarate auzoa dago. Hemen, XV. mendeko Amabirjinaren irudia duen ermita dago. Honetaz gain, Goierriko zenbait herri, Ernio, Txindoki eta Aralarreko ikuspegi paregabeaz goza daiteke.

Altzagako webgunea

  • Altzaga
    Altzagako Udaletxea
  • Altzaga
    Altzagako baserri zaharra
  • Altzaga
    Altzagarateko ermita
  • Altzaga
    Idazkuna