MAPA

Goierriko Alojamenduak

Goierriko Alojamenduak - 5.0 out of 5 based on 1 vote
hoteles hotelak agrosturismos nekazalturismoak eta landetxeak pensiones pentsioak albergues aterpetxeak

Har ezazu ostatu Donostia-San Sebastian-etik hain gertu dagoen landa ingurune batean, Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalen artean. Euskal Herriko paraje berezienetako batekin topatuko zara, naturaz eta haize garbiz inguratuta, bilatzen duzun lasaitasuna eta erosotasuna aurkituz.

Presta ezazu zure neurrira egindako ihesaldia: umeekin, bikotearekin, familiarekin, lagunekin,...eta aukeratu gehien gustoko duzun alojamendu mota: hotelak, nekazalturismoak, landetxeak, landa aterpetxeak, landa apartamenduak, pentsioak....dena atsegin handiz.

Donostia-San Sebastian-etik oso gertu eta Euskal Herriko bihotzean kokaturik, Goierriko eskualdea bezalako kokapenik ez duzu aurkituko Gipuzkoa nahiz Euskal Herria bisitatu eta ezagutzeko.

Bertan egin behar duzuna etxetik prestaturik ekarri dezakezu edo bestela, utziguzu zure plana antolatzen, zure gustura noski; umeekin edo bikotearekin bazatoz, ziur gara zure nahaiak beteko ditugula. Liluratuta geldituko zara Euskal Herriko alojamenduekin, Euskla Herriarekin, Gipuzkoarekin eta bereziki, Goierri eskualdearekin.

Euskal Herrian lan egiteko alojamendu bila bazabiltza, bilerak zaratarik gabeko eta eguneroko bizitzak eskaintzen dituen distrakziorik gabeko gune batean ospatu nahi badituzu, zure nahaiak asetuko ditugu bai landa eremuan eta baita Beasaingo Igartza Kongresu jauregian, eta dena Donostia-San Sebastian-etik oso gertu.