Aizkorri, tontorrik garaiena: Aizkorri-Aratz Parke Naturala

Aizkorri, tontorrik garaiena: Aizkorri-Aratz Parke Naturala

Zegama
San Adriango tunela

Ausartzen zara Edurne Pasaban eta beste mito batzuen hastapena izan ziren mendiekin? Txindoki eta Aizkorri mendiak esperientzia paregabea dira eta aire garbiaz, natura birjinaz eta abegikortasun atseginaz gozatzeko aukera ematen dute. Aldaparik gogorrenei aurre egitera nahiz paisaiaren bakeaz gozatzera etorri, Euskadiko mendiek zerura hurbilduko zaituzte eta. 

Aizkorriko mendilerroa eta izen bereko tontorra Gipuzkoaren eta Arabaren arteko benetako harresia dira. Hala ere, mendilerroak Euskadiko mendi garaiena baino zerbait gehiago du:dolmenak, antzinako haitzuloak, erromatarren garaiko galtzadak edota San Adriango tunela, Gipuzkoaren eta Arabako lautaden arteko mendi pasabidea, historiaz eta legendaz betea. Zegama herria mendigune eder honen magalean dago.Toki magiko honen historia ezagutuko duzu eta irudimenak iraganera eramango zaitu. Inguruaz gozatuko duzu, Donejakue bidea egiten ari den Erdi Aroko erromesa izango bazina bezala.

  • Zegama
    San Adriango tuneleko ermita
  • Zegama
    Aizkorriko tontorra eta Santo Kristoko ermita
  • Zegama
    Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio zentroa
  • Zegama
    Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko interpretazio zentroko egurraren museoa
  • Otzaurte mendatean ekingo diogu ibilbideari, Europako pagadi nagusietako bat zeharkatuko dugu eta parkearen seinaleak jarraitu ditugu Euskadiko tontor ospetsuenetako batera iritsi arte. Aizkorrik 1.528 metro ditu. 

    Deskarga itzazu GPSrako ibilbideak Aizkorri-Aratzeko Interpretazio Zentroan. Nahiago baduzu, gida batek lagunduko dizu mendirik garaienera, eta abenturazalea bazara, mendian gaua pasatu eta lo egin ahal izango duzu.

     

    Zegamako turismo bulegoa

    Telefonoa: 943 802 187
    E-mail: aizkorribidean@aizkorri.net
    Web: www.zegamaturismoa.net